Euskotrenek, urriaren 22an, Metroaren 3. linean zerbitzu berezia eskainiko du URA 2026 ospakizuna dela eta

Entradilla

Euskotrenek, urriaren 22an, Metroaren 3. linean zerbitzu berezia eskainiko du URA 2026 ospakizuna dela eta

Body

Euskotrenek urriaren 22an, osteguna, Metroaren 3. linean tren zerbitzu berezia eskainiko du BECen egingo den URA 2026 musika ikuskizunera bertaratzen direnei itzulerako joan-etorriak errazteko.

L3ko trenen ohiko ordutegia luzatu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak / Casco Viejo geltokian dagoen loturari esker. Itzulerako joan-etorrietarako, kontzertua amaitu ondoren, Matiko/Bilbo eta Kukullaga/Etxebarri geltokien artean hainbat zirkulazio gehigarri eskainiko dira, bi noranzkoetan.

Euskotrenek joan-etorriak egingo dituzten pertsonei ordutegiak APP ofizialean zein www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die. 

Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.

js-tarifas