Zerbitzu berezien eskaintzak Donostiako Aste Nagusirako erabiltzaile kopuru handiagoa erakarri du.

Entradilla

2015/08/21- Zerbitzu berezien eskaintzak Donostiako Aste Nagusirako erabiltzaile kopuru handiagoa erakarri du.

Body

 

Zerbitzu berezien eskaintzak Donostiako Aste Nagusirako erabiltzaile kopuru handiagoa erakarri du.

Bidaia kopurua joan zen urtearekin erkatuz gero %3,48 gehitu zen.

Euskotrenek burutu duen ahalegina Gipuzkoako herriaren beharrizanak asetuko lituzken zerbitzua eskaini ahal izateko, erabiltzaileen hazkundeagatik saritua izan da.

Donostiara hurbiltzeko guztira 302.357 erabiltzailek aukeratu dute Euskotren garraiobide bezala.

Jende gehien ibili zen eguna asteazkena, abuztuaren 12a, izan zen eta jende gehien igaro zen geltokia Amara izan zen, geltoki hori izan baitzen jaiak ospatzera etorri zirenen helmuga puntua. Gainerako geltoki eta geralekuen artean Hendaia izan zen erabiliena, gero Irun-Colón eta Lasarte. Halere, aipatu beharra dago Anoetako geltokitik igaro zen erabiltzaile kopuruan %24,45eko gehikuntza egon zela.

Beste alde batetik, aipatu beharra dago zirkulazioan zein erabiltzaileen artean gorabeherarik ez dela egon.

Euskotrenek jaien zerbitzu berezia dela eta, balorazio oso ona egiten du eta zerbitzuak erabili diren bitartean bidaiariek izan duten gizalegezko jokaera eskertu nahi du.

2015eko abuztuaren 21an

 

 

js-tarifas