Apirilak 6 eta 7: aldaketak autobusen zerbitzuan Bilbon Euskal Herriko Itzulia dela eta

Entradilla

2017/04/06- Apirilaren 6an eta 7an, Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia Bizkaitik igaroko denez, A3414 Bilbo – Leioa – Getxo eta A3411 Bilbo – Getxo – Azkorri lineatako zerbitzuetan aldaketak sartuko dira.

Body

 

Apirilaren 6an eta 7an, Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia Bizkaitik igaroko denez, A3414 Bilbo – Leioa – Getxo eta A3411 Bilbo – Getxo  – Azkorri lineatako zerbitzuetan aldaketak sartuko dira.


OSTEGUNA APIRILAK 6

Bilbo – Leioa – Getxo A3414 Linea:
•    7:00ak eta 15:15ak bitartean Bilbon hiriburura doazen zirkulazioetan hurrengo geralekuak kendu egingo dira: Kale Nagusia 46 eta Kale Nagusia 74. Elcanon behin-behineko geralekua ezarriko da. Getxora doazen zirkulazioetan Kale Nagusia 63 geralekua kendu egingo da.
•    15:15ak eta 19:30ak bitartean Bilbora doazen zirkulazioetarako honako geralekuak kendu egingo dira: Errekalde Zumardia 14, Kale Nagusia 46 eta Kale Nagusia 74. Kontrako noranzkoan, honako geralekuak kenduko dira Kale Nagusia 63 eta Errekalde Zumardia 29. Zunzunegin behin-behineko geralekua jarriko da, ETBren aurrean.

Bilbo – Getxo – Azkorri A3411 Linea:
•    Honako zerbitzuek Bilboko Museoan zerbitzuaren hasiera eta amaiera egingo dute: Bilborako autobusek irteera 14:00ak eta 17:00ak bitartean, biak barne; eta Getxorako autobusek irteera 15:00ak 18:00ak bitartean, biak barne. Zabalgune Plazako geralekua kendu egingo da.

OSTIRALA APIRILAK 7

Bilbo – Leioa – Getxo A3414 Linea:
•    8:30ak eta 13:30ak bitartean Ingeniaritza Eskolako geralekua kendu egingo da.
•    13:30ak eta 14:45ak bitartean Bilborako zirkulazioetan honako geralekuak kendu egingo dira: Errekalde Zumardia 14, Kale Nagusia 46 eta Kale Nagusia 74. Kontrako noranzkoan, honako geralekuak kendu egingo dira Kale Nagusia 63 eta Errekalde Zumardia 29. Zunzunegin behin-behineko geralekua egingo da, ETBren aurrean.

Bilbo – Getxo – Azkorri A3411 Linea:
•    Honako zerbitzu hauek zerbitzuaren hasiera eta amaiera Bilboko Museoan egingo dute: Bilborako autobusek 12:25 eta 14:00ak bitartean, biak barne; eta kontrako noranzkoa, 13:30ak 15:00ak bitartean, biak barne. Zabalgune Plaza geralekua kendu egingo da.

.

 

js-tarifas