Burdinbidearen Euskal Museoa: 2019ko denboraldia urtarrilaren 8an irekiko da

Entradilla

Burdinbidearen Euskal Museoa: 2019ko denboraldia urtarrilaren 8an irekiko da

Body

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak bihar, asteartean, urtarrilaren 8an, ekingo dio berriro jarduerari, Eguberrietako oporraldia amaitu ondoren.

Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak Europa osoko tren bilduma onenetako bat erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun lokomotorak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta mota anitzeko bagoiak.

Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbideko tailer mekanikoa izandakoaren bitartez, eta trenean erabilitako uniformeen bilduma bikaina du, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera artekoa, eta baita mundu osoko treneko erloju bilduma onenetakoa ere.

Tren historiko zerbitzuari dagokionez, Ostegun Santu egunean (apirilaren 18an) hasiko da, eta Aste Santuan goizeko eta arratsaldeko zirkulazio bereziak ezarriko dira, Pazko Astelehenera arte. Ondoren, Museoan ohikoa denez, lurrun tren zerbitzu erregularrak eskainiko dira larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan (astelehenetan izan ezik). Horrez gain, taldeei begira, tren historikoak alokatzeko aukera ere eskaintzen da.

Burdinbidearen Euskal Museoaren irekiera ordutegia hau da:
• Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
• Igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren Helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio zenbakia: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus

 

lurrunezko trena, Azpeitiako museoan

js-tarifas