Trena: apirilaren 14an zerbitzua indartuko Real Sociedad - Eibar norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta S.D.Eibar taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan apirilaren 14an arratsaldeko 16:15ean jokatuko da.
Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:
NORGEHIAGOKAREN AURRETIK
• Hendaia – ANOETA: 15:33
• Irun – ANOETA: 15:30
• Oiartzun – ANOETA: 15:35
• Errenteria – ANOETA: 15:34
• Altza – ANOETA:, 15:35, 16:05
• Lasarte – ANOETA: 15:30
• Amara – ANOETA: 15:45, 15:52
NORGEHIAGOKAREN ONDOREN
• ANOETA – Hendaia: 18:18, 18:23, 18:33, 18:48
• ANOETA – Altza: 18:26, 18:55
• ANOETA – Lasarte: 18:25, 18:40
• ANOETA – Zumaia: 18:44
Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan, APP ofizialean, konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean