Autobusak / Gipuzkoa: maiatzaren 25ean aldaketak Zarautz - Orio linean
Automobilismoko XII. Aiako Igoera dela eta, bihar, maiatzak 25 (larunbata), trafikora itxita egongo da Aia-Orio bide-zatia, 13:00etatik 20:00etara. Hortaz, aldatu egingo da Lurraldebus UK08 Zarautz – Aia – Orio linearen autobusen ibilbidea eta kendu egingo dira Aia eta Orio arteko ohiko geldialdiak.
13:00etatik 20:00etara jarritako ibilbide alternatiboan, Aiako geldialdia Etxekon egingo da.
Informazio hau zabaldu nahi duten erabiltzaileek euren eskura dute Euskotreneko telefono-zenbakia: 944 333 333. Halaber, Konpainiaren webgunean (www.euskotren.eus) eta twitter-en (@euskotrenEJGV) ere jaso dezakete informazioa.