Autobusak / Bizkaia

Entradilla

Autobusak / Bizkaia: ibilbide aldaketa Sestao - UPV/EHU linean

Body

Lan batzuk direla eta, Sestaoko Blasco Ibáñez kalea (EHU noranzkoa) asteazkenean, maiatzaren 29an, 8:00etatik aurrera trafikora itxita egongo da. Hori dela eta, Bizkaibuseko Sestao-EHU (Leioako Campusa) lineako autobusen ibilbidea aldatu egingo da.

Aldaketa horrek Kasko Plazan  eta Kueton  ohiko geralekuen kentzea ekarriko du. Horren ordez, Kale Nagusiko 2. zenbakian eta Humanitaria taldearen ondoan geralekuak egokituko dira (Zentro Andaluzaren ondoan).

Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.
 

js-tarifas