Body
Euskotrenek ‘Gazte Topagunea’ dela eta, gauez, apirilaren 19tik 20ra, 20tik 21era eta 21etik 22ra gaueko trenak eskainiko ditu. Ekimen hau Lemoan izango da, eta geltoki horretatik Matikora tren bereziak irtengo dira (2:00etan eta 6:30ean) eta Eibarrera (2:12an eta 6:35ean). Era berean, Amorebietako geltokitik Gernikara 6:45ean tren berezi bat irtengo da. Trenek ohiko ibilbidea eta geralekuak egingo dituzte.