Autobusak / Bizkaia: zerbitzu batzuen aldaketa Getxon eta Erromon
GETXOKO NAZIOARTEKO TXIRRINDULARITZA PROBA
uztailaren 31n, Getxoko Nazioarteko Txirrindularitza Proba dela eta ez da autobusik ibiliko udalerri horretan goizeko 08:30etatik eguerdiko 14:00ak arte, eta honako zerbitzua eskainiko da:
- Bilbo – Getxo – Azkorri, Gurutzeta – Getxo, Bilbo – Getxo – Erredentorea (Autopista) lineak: ohiko zerbitzua Bilbotik edo/eta Gurutzetatik Leioako Metroaren geltokiraino.
OHIKO ZERBITZUAK HONAKO ORDU HAUETAN EZARRIKO DIRA BERRIRO ERE:
- Bilbo – Getxo – Azkorri linea: 14:00etatik aurrera, Bilbotik.
- Bilbo – Getxo – Erredentorea (Autopista) linea: 13:40tik aurrera, Bilbotik.
- Areeta-Armintza linea: goizeko 06:25eko eta 07:25eko zerbitzuak normaltasunez eskainiko dira, eta 08:25etik, 13:25ak arte, zerbitzu horren ibilbidea Larrabasterran hasi eta amaituko da.
- Getxo (Zubi Eskegia)-Gurutzeta linea: 14:20etik aurrera, Zubi Eskegitik.
- Getxo – Gurutzeta (por Fadura) linea: 14:00etatik aurrera, Gurutzetatik.
- Areeta – Berango linea: ez da zerbitzurik eskainiko 14:00ak arte. Une horretan ohiko zerbitzua ezarriko da berriro.
ERROMOKO JAIAK (A3422 Areeta-Artea-Berango)
Erromoko jaiak direla eta, 2019ko uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean, zenbait ekintza burutuko dira eta horiek zerbitzua ohi bezala eskaintzeari eragingo die.
Uztailak 30: trafiko mozketa 19:30etatik aurrera eta zerbitzua amaitu arte.
Uztailak 31: trafiko mozketa 18:30etatik aurrera eta zerbitzua amaitu arte.
Abuztuak 1: trafiko mozketa 19:30etatik aurrera eta zerbitzua amaitu arte.
Kendutako geralekuak Areeta noranzkoan
• Gobelaurre 45.
• Gorbeia Mendia.
• Las Mercedes 22aren aurrean.
Kendutako geralekuak Berango noranzkoan
• Kresaltxu 16.
• Gobelaurre, 45aren aurrean.
Behin-behineko geralekuak
• Negubide kalea, 17aren aurrean. Zugazarte Etorbideko geraleku guztiak.
Informazio gehiago Bizkaibuseko Bezeroenganako Arreta zerbitzuan: 946125555.