Datorren igandean, Euskotrenek aldatu egingo du Donostiako autobusen ibilbidea
Datorren igandean, irailaren 15ean, Eusko Jaurlaritzaren menpeko Euskotren sozietate publikoak aldatu egingo du Lurraldebus autobusen UK09 eta UK11 lineen (Zumaia-Donostia) ibilbidea, Donostiako tartean. Aldaketa hori José María Sarriegi Memorialak irauten duen bitartean egingo da.
Linea horietako autobusen ibilbidea honela aldatuko da:
• Donostiara sartzeko: Zumaiatik 09:30ean, 10:30ean eta 11:30ean ateratzen diren UK09 lineako zerbitzuak Karlos I.aren hiribidetik eta Bizkaia pasealekutik sartuko dira, Federico Garcia Lorca aldera (autobus-geltokia). Ez da geldialdirik egingo hauetan: Errotaburu, Lorea, Unibertsitatea, Magisteritza, Zumalakarregi eta San Martin. Zumaiatik 09:00etan eta 11:00etan ateratzen diren UK11 lineako zerbitzuek, Antso Jakitunaren hiribidean gelditu ondoren, Bizkaia pasealekutik jarraituko dute Federico Garcia Lorca aldera (autobus-geltokia). Kasu honetan, ez da geldialdirik egingo leku hauetan: San Martin eta Askatasunaren Hiribidea.
• Donostiatik irteteko: UK09 linean, 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan Donostiatik ateratzen diren autobusak Federico Garcia Lorcatik Martuteneko biribilgunera eta hortik saihesbidera joango dira, eta gero ohiko ibilbidearekin jarraituko dute. Ez da geldialdirik egingo leku hauetan: Askatasunaren Hiribidea, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitatea, Ibaeta eta Errotaburu. UK11 linean, 10:00etan eta 12:00etan ateratzen diren autobusak Federico Garcia Lorcatik Martuteneko biribilgunera eta hortik saihesbidera joango dira, eta gero ohiko ibilbidearekin jarraituko dute. Ez da geldialdirik egingo Askatasunaren Hiribidean eta Antso Jakitunaren hiribidean.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono-zenbakira dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa eskuratu ahal izango dute www.euskotren.eus webgunean eta Twitterreko @euskotrenEJGV kontuan.