Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: gaueko zerbitzua Atlantikaldia jaialdia dela eta

Body

Ostiralean, irailaren 20an, Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte/Oria - Hendaia linean, Errenterian ospatuko den ATLANTIKALDIA jaialdia dela eta. 

Jaialdia amaitu ondoren, goizaldeko 1:30ean, bi tren abiatuko dira Errenteriako geltokitik, bat Hendaiarantz eta bestea Lasarte-Oriarantz. Geltoki guztietan ohiko geldialdiak izango dituzte. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, APP ofizialean, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean ere.

js-tarifas