Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Bizkaia: abenduaren 14an eta 15ean, aldaketak  A3414, A3471 eta  A3472 lineetan Leioan

Body

Abenduaren 14an eta 15ean aldaketak burutuko dira A3414, A3471 eta  A3472 lineetan Leioan ekitaldiak direla eta:

Abenduaren 14an

I. LEIOAKO NAZIOARTEKO CRITERIUMA” dela eta,  larunbatean, abenduaren 14an,  Bilbo-Leioa-Getxo Artxandako tuneletik (A3414) eta Getxo-Gurutzeta (A3471 eta A3472) lineetako Bizkaibuseko autobusen zerbitzuak aldatu egingo dira, Leioatik igarotzean.
 
8:00ak eta 15:00ak bitartean, Iturribide eta Etxebarrikoeta artean Avanzadako alboko tartea trafikora itxita geratuko da (zirkulazioak Getxorantz).
 
Aldi horretan, A3414 Getxo-Bilbo eta A3471 Getxo-Gurutzeta Faduratik lineetako Getxorako zirkulazioetan, Elexaldeko geralekuak kendu egingo dira "Zentro Zibikoa" eta Ondiz. Ordezko geralekua Luis Bilbao Líbano kalean egingo da (48054050).
 
Beste alde batetik, A3472 Getxo (Areeta/Bizkaiko Zubia)-Gurutzeta linean, Areeta/Bizkaiko Zubira doazen zirkulazioetan, Elexaldeko geralekua kendu egingo da "Zentro Zibikoa".

Abenduaren 15ean

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka dela eta, datorren igandean, abenduaren 15ean, trafikora zenbait kale moztuta geratuko dira 7:00ak eta 17:00ak bitartean. Hori dela eta, Getxo-Gurutzeta (A3471 eta A3472) eta Bilbo-Getxo Artxandako tuneletatik (A3414) lineetako Bizkaibus autobus zerbitzuen ohiko ibilbideei batez ere eragingo die.
 
Hain zuzen ere, A3414 Getxo-Bilbo Artxandako tuneletik eta A3471 Getxo-Gurutzeta Faduratik. Elexalde eta Ondiz geralekuak kendu egingo dira, zirkulazioaren noranzko bietan.
 
Beste alde batetik, A3472 Getxo (Areeta/Bizkaiko Zubia)-Gurutzeta linean, Elexaldeko geralekua kendu egingo da Areeta/Bizkaiko Zubiara doazen zirkulazioetan. Horren ordez, geldialdia Luis Bilbao Libano geralekuan egingo da. Kontrako noranzkoan, Guretzetarantz, ez dira aldaketarik emango.
 
Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.

js-tarifas