Abenduak 15: aldaketak zerbitzuan Getxon kirol-proba bat dela eta
Euskotrenek erabiltzaileei jakinarazten die igandean, abenduaren 15an, “XXXVI. Itziar Lopez de Uralde Memoriala” dela eta, autobusek Getxon egiten duten ibilbidea aldatu dezaketela, goizeko 10:00etatik 13:30ak arte, gutxi gorabehera.
Horrela, aipatutako denbora tartean, atzerapenak edo aldaketak gerta daitezke.
Horrez gain, denbora tarte horretan errepidea moztuko da, baita Fadurako biribilgunetik Ollaretxeko biribilguneraino ere.
UKITUTAKO LINEAK: A3411 (BILBAO-GETXO), A3451 (AREETA/LAS ARENAS-ARMINTZA), A3414 (BILBAO-GETXO), A3471 (GETXO/GURUTZETA-CRUCES) ETA A3422 (AREETA/LAS ARENAS-BERANGO)
Bi noranzkoetan kendutako geralekuak:
· Zugazartetik Lamiako Pasaiaraino
· Makaletako guztiak
· Ollaretxe 8, 10 eta 33
· Berangoko guztiak, honako hauek izan ezik: Landaia, Moreaga, Artea, Telleria, Negurigane eta Artaza
Ordu horietan autobusek Uribe Kostako korridoretik zirkulatuko dute.
Informazio gehiago Bizkaibusen Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.