Autobusak/Bizkaia: igandean, urtarrilaren 26an, zerbitzuen aldaketak Areeta-Bilbo Lasterketa dela eta.
Areeta-Bilbo XXV. Lasterketa dela eta, datorren igandean, urtarrilaren 26an, aldaketak sartuko dira honako lineetako zerbitzuetan A3411 Bilbo-Getxo-Azkorri, A3451 Areeta-Armintza eta A3472 Getxo-Gurutzeta (Areetatik). Lasterketa hori 10:30ean hasiko da Bizkaia Zubian eta errekako errepidetik jarraituko du.
Hori dela eta, lasterketa ibiliko den herri desberdinetan trafikoa moztu egingo da.
A3411 Bilbo-Getxo-Azkorri linean, Bilbora doazen zirkulazioetan, Getxotik 10:00etan eta Azkorritik 10:25ean irtengo diren zirkulazioetan, Zugazartetik "Triangelua" Sarrikoraino "Lehendakari Agirre 83", biak barne, ezin izango dute zerbitzua eskaini. Ordezko geldialdia La Avanzada 28an "Antiguo Golf" egingo dute. Getxora doazen zirkulazioei dagokionez, Bilbotik 10:00etan irteten den autobusean Lamiako Pasaiatik Zugazarte 54raino "Triangelua", biak barne, ezin izango da zerbitzua eskaini. Autobus horrek ordezko geldialdia La Avanzada 11n "Antiguo Golf" burutuko du.
Beste alde batetik, A3451 Areeta-Armintza linean, Armintzatik 9:25ean irteten den autobusak Bizkaia Zubia, Eduardo Coste eta Santa Ana geralekuetan ezin izango du zerbitzurik eskaini. Horrez gain, Areetatik 10:25ean irteten den autobusak Santa Ana eta Bizkaia Zubia geralekuetan ezin izango du zerbitzurik eskaini. Bere ibilbidea Zugazarte 2 "Maritimo" geralekuan hasiko du.
A3472 Getxo-Gurutzeta (Areetatik) linean, Eduardo Coste kalea, norabide bietan, trafikora moztuta egongo da 10:15etik 10:45era. Ordutegi horretan ez du zerbitzurik eskainiko ondoren zehazten diren geralekuetan:
- Irteera 9:30ean Gurutzetatik. Eduardo Coste eta Bizkaia Zubia geralekuetan ez du zerbitzurik eskainiko. Ibilbidea Santa Ana geralekuan bukatuko du.
- Irteera 10:20an Areetatik. Bizkaiko Zubia, Santa Ana 2, Santa Ana Plaza eta Eduardo Coste geralekuetan ez du zerbitzurik eskainiko. Ibilbidea Amaya 22an hasiko du.
Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.