Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: otsailaren 6an aldaketan autobus zerbitzuetan Eibarren azoka bat dela eta

Body

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, bihar ostegunean, otsailaren 6an, Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du IKASENPRESA azoka dela eta.

Eibarko erdigunea oinezkoentzako bihurtuko da goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte. Hori dela eta, DB02 Ermua-Donostia (AP-8) eta DB04 Mallabia-Ondarroa Lurraldebus lineetako autobusak asteburuetan bezala ibiliko dira.

Beste alde batetik, Udalbus udal zerbitzuak bere ibilbidea aldatuko du 8:00ak eta 15:00ak bitartean. Amañatik Azitainerako zirkulazioetan, behin Ubitxako geldialdia eginda (Kutxabank ondoan), autobusek eskuinera bira egingo dute eta honako bidetik zirkulatuko dute: Txantxa Zelai kalea, Migel Aginaga kalea, Bista Eder kalea eta Ifar Kale kalea, Bidebarrieta kalera sartzeko, ohiko ibilbidea berreskuratuz. Aipatutako ordutegian Untzagako geralekua kendu egingo da.

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Webgunean ere informazioa lor dezakete (www.euskotren.eus), baita Twitterren ere (@euskotrenEJGV).

js-tarifas