Eibarren autobusen zerbitzuen aldaketa San Joan jaiak direla eta
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, San Joaneko Jaiak direla eta, Eibartik igarotzean, DB02 Ermua-Donostia (AP-8) eta DB04 Mallabia-Ondarroa lineetako Lurraldebuseko autobusen zerbitzua aldatuko du. Horrez gain, hiri barruko Udalbus zerbitzua kendu egingo da ekainaren 23ko 12:00etatik aurrera.
Ekainaren 23ko (asteartea) 12:00etatik hilaren 26ko (ostirala) arte, Eibarko erdialdea oinezkoentzat jarriko da. DB02 eta DB04 Lurraldebus lineetako autobusak asteburuetan bezala ibiliko dira.
Bestalde, Udalbus hiri barruko zerbitzua hurrengo egunetan kenduko da:
• Asteartea, ekainak 23, 12:00etatik aurrera.
• Asteazkena, ekainak 24.
• Osteguna, ekainak 25.
Arrateko zerbitzuak normaltasunez ibiliko dira.
Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Webgunean ere informazioa lor dezakete (www.euskotren.eus), baita twitterren ere (@euskotren).