Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du ekainaren 7an Zamudioko Pazko Jaiak direla eta
Euskotrenek gaueko trenak eskainiko ditu ekainaren 7tik 8rako gauean Zamudioko Pazko jaiak direla eta. Tren bereziak irtengo dira Zamudioko geltokitik Lezamara (1:52an eta 4:52an) eta Matikora (2:12an eta 5:12an). Trenek ohiko ibilbidea eta geralekuak egingo dituzte.