Euskotrenek Donostian autobusen geralekuak aldatuko ditu Olentzeroren etorreran
Horrez gain Eibarren zerbitzua aldatuko da Eguberrietako jaietan zehar
Horrez gain Eibarren zerbitzua aldatuko da Eguberrietako jaietan zehar
Euskotren larunbatean, abenduaren 21ean, tren eta tranbia zerbitzuak Bilbon eta Donostian San Tomas azokek sortuko dituzten joan-etorrien beharrizanei egokituko da.
Abenduaren 22an Vitoria-Gasteizko tranbia zerbitzuak eragina izango du Erdi Maratoia dela eta. Parte hartzaileen igarotzea errazteko 10:20tik 11:15era zirkulazioa erabat moztuko da. Une horretatik aurrera tranbiaren zerbitzua berrezarriko da nahiz eta Angulema eta Legebiltzarra artean mozketa partzial bat izango den. 12:20an tranbiak ibilbidea osoan normaltasunez ibiltzen hasiko dira.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostiralean S.D.Eibar eta Granada C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan abanduaren 20an 21:00etan jokatuko da.
Larunbatean, abenduak 14, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – S.D. Eibar partidua dela eta. Mozketa partziala, 20:15etik 20:35era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean Real Sociedad eta F.C.Barcelona taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan abenduaren 14an arratsaldeko 16:00etan jokatuko da.