Zerbitzu bereziak eta mozketa partziala martxoaren 31n Bilboko Tranbian Athletic Club-Levante U.D. partidua dela eta
Igandean, martxoaren 31n, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Levante U.D. partidua dela eta. Mozketa partziala, 14:50etik 15:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Iberdrola Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 20:15etik 20:35era, Athletic Club-Atlético de Madrid partidua dela eta
Larunbatean, martxoaren 16an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Atlético de Madrid partidua dela eta. Mozketa partziala,20:15etik 20:35era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta Levante UD taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostiralean Real Sociedad eta Levante UD taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan martxoaren 15ean gaueko 21:00etan jokatuko da.
Euskotrenek gaueko zerbitzua indartuko du Sondikako Inauteriak direla eta
Euskotrenek martxoaren 8an eta 9an Kukullaga/Etxebarri - Sondika artean gaueko trenen zerbitzua indartuko du Sondikako Inauteriak direla eta.
Euskotrenek gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu Martxoaren 8ko Greba jardunaldian
Euskotrenek, datorren ostiraleko, martxoaren 8ko, greba jardunaldirako Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu.
js-tarifas