Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 14.41etik 15.11ra, Athletic Club eta Deportivo Alavés arteko partidua dela eta
Datorren larunbatean, apirilaren 27an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Deportivo Alavés partidua dela eta. Mozketa partziala, 14:41etik 15:11ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko