Gasteizko tranbia “estraluzeen” lehen unitatea aurkeztu du Euskotrenek
Euskotrenek, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren eskutik, Gasteizko tranbia-material mugikorreko tailerretan aurkeztu du Arabako hiriburuan ipiniko dituzten tranbia berri "estraluzeen" lehen unitatea. Ekitaldian, sailburuak ondoan izan ditu Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusia eta Josu Imaz CAF taldeko Negozio eta Teknologia zuzendaria.
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak abenduaren 6tik 8ra bitartean Tren Historikoen zerbitzu bereziak eskainiko ditu
Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, abenduaren 6tik 8ra bitartean 6 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu, Konstituzioaren eta Sortze Garbiaren jaiegunekin bat etorriz.
Euskotrenek abenduaren 6an, 7an eta 8an tren zerbitzua indartuko du 'Durangoko Azoka' dela eta
Arratsaldez Matiko-Durango tartean ordu erdiro trenak ibiliko dira. Goizez, zerbitzu bereziak ere egingo dira Lezamatik (trena aldatu gabe).
Euskararen Eguna
Durangoko Azoka
js-tarifas