Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta C.A. Osasuna taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du bihar Real Sociedad eta C.A.Osasuna taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan urtarrilaren 29an gaueko 21:00etan jokatuko da.
Euskotrenek urtarrilaren 30eko Greba Orokorreko egunean gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu
Euskotrenek ostegunerako (urtarrilak 30) deitutako Greba Orokorrerako Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu. Euskotreneko lanegunetako zerbitzuen %30a eskainiko da.
Bilboko Tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 17.26tik 18.11ra, Athletic Club-Getafe C.F. norgehiagoka dela eta
Igandean, otsailak 2, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Getafe C.F. partidua dela eta. Mozketa partziala, 17:26tik 18:11ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta RCD Mallorca taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta RCD Mallorca taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan urtarrilaren 26an arratsaldeko 18:30ean jokatuko da.
js-tarifas