Bilboko Tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 17.26tik 18.11ra, Athletic Club-Getafe C.F. norgehiagoka dela eta

Igandean, otsailak 2, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Getafe C.F. partidua dela eta. Mozketa partziala, 17:26tik 18:11ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

js-tarifas