Datorren astelehenean, ekainaren 27an, Bilbon Euskotrenen tranbia-zerbitzuaren udako ordutegia indarrean sartuko da
Tranbiak 15 minuturo ibiliko dira Bolueta eta La Casilla artean
Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan
Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan.
Euskotrenek larunbatean, hilak 25, gaueko zerbitzua eskainiko du Irungo San Martzial jaiak direla eta
Irungo San Martzial jaiak direla eta, Euskotrenek hilaren 25eko gauean gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarteko Oria-Hendaia artean. Honek, ohiko eskaintza osatuko du. Lasarte-Hendaia arteko larunbat gauetako zerbitzua, orduro, tren bereziekin indartuko da gau osoan zehar (larunbatetik igandera).
Euskotrenek Eibarren 23an, 24an eta 25ean gaueko zerbitzua eskainiko du San Joan jaiak direla eta
Eibarko San Joan jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko tren zerbitzua indartuko du. Ekainaren 23tik 24ra eta 24tik 25era bitarteko gauetan, Ermua eta Eibar artean (bi noranzkoetan) ordu erdiro zirkulatuko da.
js-tarifas