Bizkaibusek eta Euskotrenek ahaleginak batuko dituzte 2019ko Ibilaldian garraio publikoa bermatzeko
2019ko Ibilaldia maiatzaren 19an (datorren igandean) izango da, Lekeition; hori dela eta, Bizkaibusek eta Euskotrenek garraio publikoko dispositibo berezi bat abiaraziko dute bertaratuko diren milaka lagunen joan-etorria bermatzeko.