Euskotren Donostiako zerbitzua aldatu egingo da Errege Magoen iritsierarako
Eibarko Udalbus udal-zerbitzuak zirkulazio berria izango du lanegunetan, datorren astetik aurrera
Eibarko Udalbus udal-zerbitzuak zirkulazio berria izango du lanegunetan, datorren astetik aurrera
Igandean, urtarrilaren 5ean, Euskotrenek egokitu egingo ditu E2 (Topoa) linearen eta Bilboko eta Gasteizko tranbien zerbitzuak, Erregeen Desfilea dela-eta. Zerbitzu horiek indartuko ditu, halaber, Anoetako eta San Mameseko futbol-partiden harira.
Euskotrenek datozen abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean tren, tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu, Gabon gaua, Eguberri, Gabon zahar eta Urte Berri egunen ospakizunengatik.
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, Gipuzkoako autobusen zerbitzua aldatuko du datozen Gabonetako jaietan zehar. Horrez gain, Gabon gauean eta Gabon zaharrean UK49G Zumaia – Donostia N-634 errepidetik eta DB44G Ermua – Ondarroa lineetan gaueko zerbitzu berezia eskainiko da.
Horrez gain Eibarren zerbitzua aldatuko da Eguberrietako jaietan zehar
Euskotren larunbatean, abenduaren 21ean, tren eta tranbia zerbitzuak Bilbon eta Donostian San Tomas azokek sortuko dituzten joan-etorrien beharrizanei egokituko da.
Abenduaren 22an Vitoria-Gasteizko tranbia zerbitzuak eragina izango du Erdi Maratoia dela eta. Parte hartzaileen igarotzea errazteko 10:20tik 11:15era zirkulazioa erabat moztuko da. Une horretatik aurrera tranbiaren zerbitzua berrezarriko da nahiz eta Angulema eta Legebiltzarra artean mozketa partzial bat izango den. 12:20an tranbiak ibilbidea osoan normaltasunez ibiltzen hasiko dira.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostiralean S.D.Eibar eta Granada C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan abanduaren 20an 21:00etan jokatuko da.