Euskotrenek urriaren 28an trenen zerbitzu berezia eskainiko du Gernikako Azken Astelehena dela eta
Euskotrenek urriaren 28an Matiko – Gernika linean egun osoan zehar trenen zerbitzu berezia eskainiko du Gernikako Azken Astelehena dela eta.
Euskotrenek urriaren 28an Matiko – Gernika linean egun osoan zehar trenen zerbitzu berezia eskainiko du Gernikako Azken Astelehena dela eta.
Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenen hiru zirkulazio eskainiko ditu datorren asteburuan.
Mallabiako ‘Urriko Jaiak’ direla eta, larunbatean, urriaren 26an, Euskotrenek Mallabia eta Ondarroa artean DB44G Lurraldebus linean autobusen gaueko zerbitzu berezia eskainiko du.
Fermín Calbetón kalean egiten ari diren lanak direla eta, Euskotrenek bihar larunbatean, urriaren 19an, Eibarren DB02 Ermua-Donostia (AP-8) eta DB04 Mallabia-Ondarroa Lurraldebus lineetako autobus zerbitzua aldatuko du, eta baita Udalbus zerbitzua ere (Eibarko hiri barruko zerbitzua).
Donostian ospatuko den ‘Oinezko herri lasterketa’ dela eta, Euskotrenek Zumaia-Donostia UK09 eta UK11 lineetako Lurraldebus autobusen zerbitzua aldatuko du datorren urriaren 20an, igande goizean zehar.
Igandean, urriak 20, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Real Valladolid C.F. partidua dela eta. Mozketa partziala, 19:56tik 20:41era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta Real Betis taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan urriaren 20an arratsaldeko 14:00etan jokatuko da.