ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1 (apirilak 21): tren zerbitzua indartuko da S.D. Eibar – Real Zaragoza partidarako

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak,  tren-zerbitzu berezia eskainiko du ostiralean, apirilak 21, 21.00ean Ipuruan jokatuko den S.D Eibar – Real Zaragoza norgehiagoka dela eta.

Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Durangora eta Elgoibarrera partidaren ondoren, baina aurretik ohiko tren-zerbitzua burutuko da. 

Partida bukatu ondoren ondorengo irteera bereziak eskainiko dira: 

•    ARDANTZA (Eibar) – Durango:  23:20 h.
•    ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 23:20 h. 

Zerbitzu berezi hauen helburua partidatik itzultzeko garraio publikoaren aukera erosoa eskaintzea da. 

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefono zenbakia: 944 333 333. Informazioa lor daiteke, halaber, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean eta @euskotren twitter bidez.
 

js-tarifas