Trena E1 (apirilak 21): tren zerbitzua indartuko da S.D. Eibar – Real Zaragoza partidarako
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren-zerbitzu berezia eskainiko du ostiralean, apirilak 21, 21.00ean Ipuruan jokatuko den S.D Eibar – Real Zaragoza norgehiagoka dela eta.
Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Durangora eta Elgoibarrera partidaren ondoren, baina aurretik ohiko tren-zerbitzua burutuko da.
Partida bukatu ondoren ondorengo irteera bereziak eskainiko dira:
• ARDANTZA (Eibar) – Durango: 23:20 h.
• ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 23:20 h.
Zerbitzu berezi hauen helburua partidatik itzultzeko garraio publikoaren aukera erosoa eskaintzea da.
Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefono zenbakia: 944 333 333. Informazioa lor daiteke, halaber, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean eta @euskotren twitter bidez.