Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak asteburuetan hiru lurrun-tren zirkulazioan jarriko du
Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, asteburuetan hiru lurrun-tren jarriko ditu zirkulazioan.
Lurrun-trenak honako irteera ordutegia izango du Museotik (Azpeitia) Lasaorantz:
• Larunbatak: 12:00etan eta 17:30ean.
• Igandeak: 12:00etan.
Museoaren ordutegia honako hau da:
- Lanegunak (asteartetik ostiralera): 10:00 - 13:30 // 15:00 -18:30
- Larunbatak: 10:30 - 14:00 // 16:00 - 19:30
- Igandeak eta jaiegunak (astelehenak ezik): 10:30 - 14:00
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenen bildumarik onenetako bat jasotzen du bere instalazioetan. Mota guztietako ibilgailuak ditu: lurrin, diesel eta elektrizitate bidezko lokomotorrak; automotorrak eta era askotako bagoiak.
Halaber, Euskadiko makina-erreminta bildumarik osatuenetako bat ere badu, Urolako Burdinbidearen tailer mekaniko zaharrari esker, bai eta XIX. mende amaieratik aurrera erabilitako uniformeen laginak eta trenen arloko erlojuen munduko bildumarik onenetako bat ere.
Publikoarentzako informazioa
• Helbidea: Julián Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Web-orria: www.euskotren.eus