Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak denboraldi erregularreko azken lurrun-trenak zirkulazioan jarriko ditu
Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, datozen egunetan denboraldi erregularreko azken lurrun-trenak zirkulazioan jarriko ditu. Zerbitzu horiek ostiralean, larunbatean eta igandean (azaroaren 1, 2 eta 3an) eskainiko dira.
Lurrun-trenek honako irteera ordutegia izango dute Museotik (Azpeitia) Lasaorantz:
• Ostirala, azaroak 1: 12:00etan
• Larunbata, azaroak 2: 12:00etan eta 17:30ean.
• Igandea, azaroak 3: 12:00etan.
Abenduan, Konstituzioaren eta Sortzez Garbiaren zubian, lurrun-trena berriro martxan jarriko da zerbitzu berezi desberdinak eskaintzeko. Denboraldi erregularra ez da datorren urteko Aste Santura arte berreskuratuko.
Museoaren instalazioak irekitzeko ordutegia honako hau da:
• Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
• Larunbatetan: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
• Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30etik 14:00etara.
Azaroaren 5ean ordutegia aldatuko da eta honela mantenduko da Aste Santura arte:
• Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era
• Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30etik 14:00etara
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren multzo onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan. Era guztietako ibilgailuak ditu: lurrun-lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak. Era berean, Urolako Trenaren garai bateko tailerra tarteko, Euskadiko makina erremintaren multzorik osatuenetako bat eskaintzen du eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusgaiak ditu, bai eta munduko trenbide-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.
Jendearentzako informazioa
• Helbidea: Julian Elortza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus