Autobusak/ Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: DB02 Ermua-Donostia (AP8) linean geraleku berriak Eibarren

Body

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek kudeatutako DB02 Ermua-Donostia (AP-8) Lurraldebus lineako autobusen zerbitzuak, datorren astelehenetik, ekainaren 8tik aurrera, Eibarren bi geraleku berri gehituko ditu.

Geraleku horiek honako hauek izango dira:

•    Otaola: Donostiara doazen zirkulazioetan.
•    Torrekua: Ermura doazen zirkulazioetan.


Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Webgunean ere informazioa lor dezakete (www.euskotren.eus), baita Twitterren ere (@euskotren).
 

js-tarifas