Entradilla
Autobusak / Gipuzkoa: DB02 Ermua-Donostia (AP8) linean geraleku berriak Eibarren
Body
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek kudeatutako DB02 Ermua-Donostia (AP-8) Lurraldebus lineako autobusen zerbitzuak, datorren astelehenetik, ekainaren 8tik aurrera, Eibarren bi geraleku berri gehituko ditu.
Geraleku horiek honako hauek izango dira:
• Otaola: Donostiara doazen zirkulazioetan.
• Torrekua: Ermura doazen zirkulazioetan.
Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Webgunean ere informazioa lor dezakete (www.euskotren.eus), baita Twitterren ere (@euskotren).