Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena (abuztuak 13-20): trenen zerbitzua indartuko da Donostiako Aste Nagusia dela eta

Body

Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du E1 Zumaia / Amara, E2 Lasarte Oria / Hendaia (Topoa) eta E5 Amara / Altza lineetan, Donostiako Aste Nagusian joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 13tik 20ra izango da, biak barne, eta asteko gau guztietan zehar trenak ere sartuko dira.

Tren berezien ezaugarriak honako hauek dira:

E1 ZUMAIA/AMARA/ZUMAIA

Eguneko zerbitzuak ohiko maiztasuna eta ordutegia izango du, 30 minuturo, bi noranzkoetan. Gauetan, 13tik 20ra, gaueko trenak eskainiko dira, eta ordu bakoitzean tren bat ibiliko da. 

E2 LASARTE-ORIA/HENDAIA/LASARTE-ORIA
E5 ALTZA/AMARA/ALTZA

Goizean, zerbitzua ohikoa izango da bi lineetan; arratsaldean, berriz, 7,5, 15 eta 30 minutu bitarteko maiztasuna ezarriko da, ordutegi-tartearen eta ibilbidearen tarteen arabera.

Su artifizialen ondoren, Amaratik Lasarte-Oriarantz (23:00etatik goizaldera), Hendaiarantz (23:03tik goizaldera) eta Altzarantz (23:22tik goizaldera) zenbait trenenekin zerbitzua indartu egingo da.


Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotren-en kontua ere.

js-tarifas