Trena E1 / Gipuzkoako Autobusak (irailaren 3an eta 10ean): zerbitzu berezia Donostiako estropadak direla eta
TRENA E1
Euskotrenek Zarautz eta Amara arteko ohiko tren zerbitzua indartuko du irailaren 3an eta 10ean, Donostiako estropadak direla eta. Goizetan trenen ohiko maiztasuna -orduro bat- izango da eta Zarauzko geltokitik lau irteera berezirekin osatuko da 9:20, 9:38, 10:38 eta 11:24an. Tren horiek ohiko geltoki eta geralekuetan egingo dute geldialdia.
Trenetan hobeto banatu ahal izateko, Euskotrenek erabiltzaileei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Horrez gain, Euskotreneko langileekin zerbitzatzen diren geltoki eta geralekuetan ere informazioa jaso daiteke.
AUTOBUSAK: ZUMAIA - GETARIA - ZARAUTZ - ORIO - DONOSTIA
Donostiako estropadak direla eta, bidaiariei erantzuteko, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Donostia artean autobusen zerbitzu berezi sortuko dira.
- Irteerak Zumaiatik: 8:30 – 9:00 – 9:30
Informazio gehiago: Twitter, @lurraldebus tel.: 943 000 117 eta APP ofiziala.