ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1 / Autobusa UK11 (irailaren 1ean eta 8an): zerbitzu berezia Donostiako estropadak direla eta

Body

TRENA E1

Euskotrenek Zumaia eta Amara arteko ohiko tren zerbitzua indartuko du irailaren 1ean eta 8an, Donostiako estropadak direla eta. E1 linean igandetako ohiko maiztasuna estropadetako bi goizetan Zumaiako geltokitik irtengo diren hainbat tren berezirekin osatuko da 9:11, 9:30, 10:11, 10:30 eta 11:11an.  Tren horiek ohiko geltoki eta geralekuetan egingo dute geldialdia. . 

Trenetan hobeto banatu ahal izateko, Euskotrenek erabiltzaileei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Horrez gain, Euskotreneko langileekin zerbitzatzen diren geltoki eta geralekuetan ere informazioa jaso daiteke.

AUTOBUSAK:  UK11 GETARIA - DONOSTIA 

Donostiako estropadak direla eta, irailaren 1ean eta 8an zerbitzu bereziak egingo dira, Getaria eta Donostia artean.

  • Irteerak Getariatik: 9:30 – 10:15 (Irteera Getariatik Oriora, AP8 eta Donostiako sarrera Antiguotik). 

Informazio gehiago: Twitter, @lurraldebus tel.: 943 000 117 eta APP ofiziala.