Zer da BAT Berezi Txartela?
Bat Berezi txartela kontaktu gabeko pertsonala eta besterenezina den diru-zorro txartela da (txip bat darama) eta horri esker tranbian garria daiteke deskontuarekin.
Zer behar dut Txartela eskatu ahal izateko?
BAT Berezi Txartela bakarrik eskatu ahal izango dute 65 urte baino gehiago dutenekedo %65eko edo gehiagok minusbaliotasuna dutenek, beti ere, E.A.En (Euskal Autonomi Erkidegoa) bizi eta OAEAP baino 2,5 aldiz Errenta txikiagoa izanez gero.
Zer nolako dokumentazioa behar dut Txartela eskatzeko?
Beharrezkoa da ondorengo dokumentazioa:
- Zure NAN-a, Pasaportea edo AIZ originala.
- Oraingo argazki bat nortasun agiri tamainakoa edo argazkia egiteko aukera bulego berean.
- Errenta aitorpena edo salbuetsita dagoen egiaztagiria.
- 3 euro edo bankuko txartela.
- %65a baino minusbaliotasun handiagoa dutenek, horrez gain, minusbaliotasuna ziurtatzen duen agiria: erabateko elbarritasunagatik edo elbarritasun handiagatik emandako pentsioa edo Foru Aldundiaren erabakia.
- Familia ugarikoa kidea izanez gero: Familia ugariko Titulu ofiziala.
- NAN-aren, Pasaportearen edo dokumentu baliokidearen helbidea eta egungo helbidea bat ez badatoz, erroldatzearen jatorrizko ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Non eska dezaket BAT Berezi txartela?
- Gasteizen erroldatuta dauden pertsonek, Udalak dituen hiritarrenganako arreta bulegoetan (HAB), bai lehenengo txartela bai eta berrizpanak ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean (Gasteizen izan ezik) erroldatuta dauden pertsonek, Euskotreneko Tranbiaren Informazio Bulegoan.
- Informazio gehiago: 902 543 210.
Zer egin behar dut galdu edo lapurtuz gero?
Txartela ez da berriz ematen galdu edo lapurtuz gero, baina saldoa beste txartel berri batera aldatu ahal izango da galdutako txartela bi egun pasa eta gero blokeatu ondoren eta behin TIB-an operadore guztien datuak egiaztatuta. Txartel berriagatik 3 euro kobratuko dira.
Zer egin behar dut hondatze edo matxuratuz gero?
Matxuragatik bada, beste txartel bategatik aldatuko da aurreko iraungitze datarekin. Saldoa TIB-an eskualdatu ahal izango da, egun bateko atzerapenarekin, operadore guztietako datuak eguneratu ondoren.
Txartela hondatu bada erabiltzailearen erruz, txartel berriagatik 3 euro kobratuko dira.