Erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluarekin (2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 11. artikuluarekin bat etorriz, Euskotren SAU da app-aren bidez datu pertsonalak biltzeko eta tratatzeko aukera ematen duten tratamendu-jardueren erakunde arduraduna.

Garraio publikoaren interes publikoko misioaren esparruan, erakundearen helburu sozialarekin bat etorriz, datu pertsonalak bildu eta tratatzen dira, honako ezaugarri hauen arabera:

Tratamenduaren arduraduna eta datuen babeserako ordezkaria:

Euskotren Ferrocarriles Vascos SAU.
Atxuri kalea 6 – Bilbo – 48006 (Bizkaia)
Tlf 944019900
Ordezkaria: dpd-dbo@euskotren.eus 
IFK: A48136550

 

Tratamenduaren helburuak eta legitimitatea. Kexak, iradokizunak, erreklamazioak, galdutako objektuak eta gizalegearen aurkako abisuak kudeatzea.
Oinarri juridikoa: DPBEDBLOren 8. artikulua. Interes publikoko misioa, Euskotren sozietate publikoaren xede soziala oinarri hartuta, garraio publikoa.
 
Interesdunen kategorien deskribapena.
  • Bezeroak

Udalaren app-aren, sare sozialen eta/edo webguneen bidez elkarreragiten eta/edo harremanetan jartzen diren erabiltzaileak.

Datu pertsonalen kategoriak.
  • Identifikatzaileak: Helbide elektronikoa; geolokalizazioa, gailu mugikorraren datuak.
  • Gizarte-inguruabarrak: gorabeheraren eguna, ordua eta lekua; bidaiaren hasiera eta amaiera, azken intzidentziaren data.
Datu pertsonalak jakinarazi zitzaizkien edo jakinaraziko zaizkien hartzaileen kategoriak, hirugarren herrialdeetako edo nazioarteko erakundeetako hartzaileak barne.
  • Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila: Sos Deiak.
Ahal denean, datu-kategoriak ezabatzeko aurreikusitako epeak. Harreman juridikoaren indarraldiko tratamendua 
Datuak bildu ziren helburua betetzeko, egindako eskaerei erantzuteko eta helburu horretatik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denbora gordeko dira.
 
Ahal denean, segurtasuneko neurri teknikoen eta antolaketa-neurrien deskribapen orokorra. Erakundearen segurtasun-politiketan aurreikusitakoak.

js-tarifas