Irisgarritasuna

Gurpildun aulkietarako kokalekuak

  • Gurpildun aulkietarako erreserbatutako kokalekuak R1 kotxeetan daude, trenaren erdialdean.
  •  Arrapalen sarbide eta funtzionaltasun moduak desberdinak dira geltoki motaren arabera. Geltokiak irisgarritasun mailaren arabera sailkatzen dira, ondoren definitzen den irizpideari jarraituz:
Icono accesibilidad

 

 

“B” ateko ateburuko argia
"A" ateko ateburuko argia
"B" atea
"A" atea
"A" eta "B" ateetako kanpoko argia

 

Irisgarritasunaren araberako sailkapena

1go Motakoa: Trena/nasa erlazioa dela eta horren erabilera beharrezkoa den eta arrapalaren eskari txikia aurreikusten zaien geltokiak.

  • PMR atetik (B atea) arrapalaz sar daitekeen geltokia.
  • Arrapalaren eta ateko orriaren irekiera automatikoa.
  • Ez da gaikuntzarik eskatu behar.

2. Motakoa: Trena/nasa erlazioa dela eta horren erabilera beharrezkoa den eta arrapalaren eskari txikia aurreikusten zaien geltokiak.

  • PMR atetik (B atea) arrapalaz sar daitekeen geltokia.
  • Gaikuntza eskatu behar da: gurpildun aulkien ondoan dagoen PMR sakagailuaren, ONCE agintearen, gidariaren, edo kutxan dagoen kanpoko PMR agintearen bitartez.
  • Gaitu ondoren, arrapalaren eta ateko orriaren irekiera automatikoa.

3. Motakoa: Trena/nasa erlazio ona duten geltokiak.

  • Arrapalarik gabeko PMR atetik (kotxearen erdialdea) sar daitekeen geltokia (A atea).

4. Motakoa: Trena/nasa erlazioa arrapala bitartez bete ezin daitekeen (gehiegizko tartea) edo geltokiaren eta nasaren arteko kanpoko erlazioa irisgarria ez duten geltokiak.

  • Geltoki ez irisgarria, arrazoiren batengatik (nasa/trena erlazioa edo geltokitik nasarako sarbideak kanpotik.
  • Ez da arrapalarik gaituko eta ezein ate ez da irisgarri gisa seinaleztatuko.
Geltokia Geltoki mota - Lezamarako noranzkoa Geltoki mota - Donostiarako noranzkoa
KUKULLAGA 3 3
OTXARKOAGA 3 3
TXURDINAGA 3 3
ZURBARANBARRI 3 3
ZAZPI KALEAK - CASCO VIEJO 3 3
URIBARRI 3 3
MATIKO 1 3 3