Zerbitzu berezia

Entradilla

Gasteizko tranbia (abuztuak 4-9): zerbitzu berezia Andre Maria Zuriaren jaiak direla eta 

Body

Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du Gasteizko tranbian Andre Maria Zuriaren jaiak direla eta 

Abuztuaren 4tik 9ra, eguneko eta gaueko errefortzuak egongo dira, baina, jai-ekitaldiak direla eta, zerbitzuaren unean uneko mozketak ere aurreikusten dira.

Abuztuak 4: Zeledonen jaitsiera

Zeledonen jaitsierarekin jaiak hasi direnez, tranbiaren zirkulazioa kenduko da Antso Jakitunaren - Unibertsitatearen tartean 15:00etatik aurrera. Mozketa horrek abuztuaren 5eko goizeko zerbitzua hasi arte iraungo du, baina bakarrik Angulemaraino zirkulatuko da.

Era berean, zerbitzua indartuko da 16:00etatik 23:00etara, gutxi gorabehera, eta irteerak egingo dira Abetxuko eta Ibaiondoko adarretan 10 minuturo eta Erdialdeko adarrean 5 minuturo.

Gaueko zerbitzua

Gaueko zerbitzua 23:00etatik 6:00etara gutxi gorabehera egongo da martxan 30 minuturo Antso Jakitunatik Abetxuko eta Ibaiondoko adarretara (orduro 4 irteera Erdialdeko adarrean).


Abuztuaren 5, 6, 7, 8 eta 9a (*): mozketa eta zerbitzuaren errefortzua

Bihartik aurrera, abuztuak 5, eta hilaren 9ra arte, Gasteizko tranbia ez da ibiliko Unibertsitatetik Legebiltzarrerako tartean, Andre Maria Zuriaren jaietarako antolatutako ekitaldiak direla eta. Etena lanaldiaren zatirik handienean egongo da indarrean, egunaren hasieran izan ezik, salbuespen gisa Angulemara iritsiko baita.

Jaiak direla eta azken orduko aldaketak izan daitezke zerbitzuan, eta Euskotrenek ordutegiak APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko bilatzailean kontsultatzea gomendatzen du.

Euskotrenek jaiegunetan joan-etorriak errazteko aurreikusi duen eguneko eta gaueko zerbitzuaren errefortzua ere kontsulta daiteke APPan eta webgunean. Bihar, abuztuak 5, 12:00etatik 14:00etara tranbiak 10 minuturo ibiliko dira eta Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsieratik ere errefortzuak eskainiko dira. 

Gaueko zerbitzua

Tranbia etengabe ibiliko da Gasteizen gau osoan, eta 30 minuturo aterako da Legebiltzarretik Abetxukura eta Ibaiondora (4 irteera orduko Erdialdeko adarrean). Jaietako azken egunean, abuztuaren 9an, azken irteerak 3:45ean 4:13an izango dira.


Ontziratzeko prozedura errazteko, Euskotrenek Bat/Barik/Mugi ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen du. 

Euskotrenek tranbiaz joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotren-en kontua ere.