ZERBITZU BEREZI ERRENTERIAN

Entradilla

Trena E2 (Uztailak 22): Gaueko trenen zerbitzua indartuko da Errenteriako jaiak direla-eta

Body

Errenteriako Madalenak direla eta, Euskotrenek uztailaren 22ko gauean (larunbata) trenen zerbitzu berezia emango du Lasarte-Oria eta Hendaia artean, ohiko zerbitzua osatuko duena. 

Larunbat gaueko ohiko zerbitzuan trenak daude orduero Lasarte-Oria eta Hendaia artean, eta zerbitzu osagarriarekin indartuko da jende gehiago izatea aurreikusten diren tarte eta orduetan. Zerbitzu berezi horren helburua da garraio publikoko aukera erosoa eskaintzea jaiak dastatu ahal izateko.

Euskotrenek trena hartuko dutenei gomendatzen die aldez aurretik ordutegiak begiratu ditzatela aplikazio ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. 

Informazio gehiagorako, erabiltzaileek honako hau egin dezakete: Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.
 

js-tarifas