Irailaren 11n, metro zerbitzuan, treneko lineetan eta Bilboko tranbian neguko ordutegiak eskainiko dira
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Sozietate Publikoak, irailaren 11n, astelehena, bere trenbide eta metro zerbitzuen neguko ordutegia abian jarriko du.
Udako oporraldia amaitu eta jarduera arruntera pixkanaka itzuli ondoren, irailaren 11n Euskotrenen trenbide eta metro linea guztietan (L3 Bilbon) neguko ordutegia indarrean sartuko da, baita Usansoloko geltokiaren eta Ospitalearen arteko autobus bidezko anezka zerbitzuan ere. Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da.
Era berean, datorren astelehenean, hilak 11, Euskotrenek kudeatzen duen Bilboko tranbia-zerbitzuaren neguko ordutegia indarrean sartuko da.
Zumaia eta Zarautz arteko tren-zerbitzua eteteagatik autobusera aldatzeko zerbitzua
Bestalde, Euskotrenek gogorarazi duenez, Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca (ETS) enpresak Meagasko tunela konpontzeko zuzentzen dituen obren ondorioz, Bilbo-Donostia linearen trenbide-zerbitzua etenda dago Zumaia – Zarautz tartean. Hori dela eta, ETSk autobus-aldaketa zerbitzua ematen du. Hona hemen zerbitzu horren ezaugarri nagusiak:
- Donostiarako joan-etorrietan, autobuserako garraio aldaketa Zumaian egiten da, eta bidaiak errepidez jarraituko du azken helmugara arte.
- Kontrako noranzkoan, Bilborantz, autobusera garraio aldaketa Zarautzen egiten da. Kasu horretan, autobusek Eibarren amaitzen dute ibilbidea, eta Bilborako bidea hartu behar duten erabiltzaileak berriro tren-zerbitzura sar daitezke.
Euskotrenek trenez, metroz edo tranbiaz joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazio gehiago ere jaso daiteke 944 333 333 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan.