Luizi baten ondorioz Elgoibar eta Mendaro arteko tren-zerbitzua eten behar izan da

Entradilla

Luizi baten ondorioz Elgoibar eta Mendaro arteko tren-zerbitzua eten behar izan da 

Body

• Konponketa-lanak 10 egun iraungo dute. 

• ETSk autobusez egingo den garraio aldaketa zerbitzua prestatu du Elgoibar eta Mendaro artean. 

Elgoibar eta Mendaro artean igarotzen den trenbidearen tartean ezponda bat irristatu egin da, eta Euskal Trenbide Sareak bi herri horien arteko tren-zerbitzua eten behar izan du datozen hamar egunetan, harik eta kaltetutako gunea konpontzeko lanak amaitu arte. 

Luizia atzo arratsaldean antzeman zen, eta klimatologiak eragin du. Trenbideko kaxa inbaditu du eta trenbide bakarreko tarte horretan Euskotrenen zerbitzu erregularraren zirkulazioa eragozten du. 

Autobusez aldaketa

Epe honetan, gaurtik hasita, autobusez egin behar da aldaketa, Mendaroko geltokitik (Bilborako norabidean) Elgoibarreraino, eta trenez, Elgoibarko geltokitik (Donostiarako norabidean) Mendaroko geltokiraino.

Trenek ohiko ordutegia dute Elgoibartik (Bilborako noranzkoan) eta 20 minutuko atzerapena Mendarotik (Zumaiarako norabidean).

Larunbat gaueko gaueko zerbitzua kendu egingo da Toletxegain eta Deba artean.

Autobusez bidaia egin ezkero, honako ohar hauek kontuan izan beharko dira:

- MUP: Dibertsitate funtzionala duten pertsonek, garraio premia bereziak badituzte, aldez aurretik deitu beharko dute 943 50 43 50 telefono zenbakira, bidaia prestatzeko.

- Bidaiaren plangintza: Erabiltzaileek kontuan izan beharko dute garraio aldaketaren operatibarako erabilgarri dauden baliabideen eta trafikoaren egoeraren arabera, azken jomugara heltzeko ordutegiak 30 minutura arteko atzerapena izan dezakeela.

- Konpainiako animaliak: Muturrekoa daramaten txakurrak baino ez daude baimenduta.