Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak bere instalazioak irekiko ditu berriro urtarrilaren 7an (asteartea)

Entradilla

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak bere instalazioak irekiko ditu berriro urtarrilaren 7an (asteartea)

Body

- 2024an, 26.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu zituzten Museoak Azpeitian (Gipuzkoa) dituen instalazioak.
- Urolako haraneko lurrun-trenaren zerbitzu erregularra lurrun-ikatzezko tren-makinak erabiltzen dituen Iberiar Penintsulako trenbide bakarra da, eta 13.300 pertsonak baino gehiagok erabili zuten iaz.


Azpeitian (Gipuzkoa) instalazioen Gabonetako ohiko itxiera-aldia amaitu ondoren, Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren asteartean, urtarrilaren 7an, ekingo dio berriz ere bere jarduerari, honako ordutegi honekin: 

- Asteartetik larunbatera: 10:00-13:30 // 15:00-18:30.
- Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren multzo onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan. Era guztietako ibilgailuak ditu: lurrun, dieseleko tren-makinak eta elektrikoak; automotorrak; eta hainbat motatako bagoiak.

Era berean, Urolako Trenaren garai bateko tailerra tarteko, Euskadiko makina erremintaren multzorik osatuenetako bat eskaintzen du eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusgaiak ditu, bai eta munduko trenbide-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.

Halaber, erakusketa bat antolatu du Gerra Zibilean eta frankismoan zehar eskulana egiteko esklabu gisa erabili ziren bortxazko lanen biktimen omenez. Erakusketa iraunkorra izango da, eta agerian uzten du nola 1937an hasita, eta diktaduraren tarte luze batean, milaka gerrako preso erabili ziren, eta ondoren preso arruntak; herriak eta azpiegiturak berreraikitzeko edo errepide, urtegi edo burdinbideak eraikitzeko. 

2024 EKITALDIA

2024 ekitaldian, Burdinbidearen Euskal Museoa 300 egunez egon zen zabalik, eta 26.175 bisitari izan zituen (25.361 aurreko ekitaldian). Gainera, Azpeitiko (Gipuzkoa) museoak Urolako haraneko lurrun-trenaren ustiapena kudeatzen du 1998tik, Burdinbidearen Euskal Museoaren Lagunen Elkartearekin lankidetzan. Lurrun-ikatzezko tren-makinen bidez lan egiten duen Iberiar Penintsulako tren turistiko bakarra da. 2024ko zerbitzu erregularra 13.385 pertsonak erabili dute (13.746 pertsona 2023an). 

Era berean, lurrun-trenaren zerbitzu bereziak kontrata daitezke. 2024an, Museoaren marka historikoa hautsi da arlo horretan, 113 zirkulazio berezirekin (84 2023an). Zerbitzu horiek batez ere eskola-taldeek, gizarte-kolektiboek eta bidaia-agentziek kontratatu ohi dituzte.

Bere ibilbidean ohikoa den bezala, Burdinbidearen Euskal Museoak bere ohiko jarduerak mantendu ditu. Horien arten, honako hauek nabarmentzen dira:

- Trenbidearen historiako ikertzaileentzako arreta-zerbitzua.
- Filmen eta telebista-programen sekuentziak filmatzea.
- Museoekin eta turismo-trenbideekin lotura duten nazioko eta nazioarteko erakundeekin lankidetzan aritzea.
- Lurrun-trenen denboraldi erregularrean egun batez sugin izateko zerbitzua.
- Diesel trenen zerbitzua abuztuko lanegunetan (asteartetik ostiralera).
- Trenbidearen historia zabaltzea ikastaro, hitzaldi, mahai-inguru eta abarretan.
- Tren historikoen jardunaldi bereziak zenbait ekitalditan, hala nola Museoen Nazioarteko Eguna, Museoaren Urteurrena urrian (2024an 30 urte bete zituen) eta denboraldiaren itxiera abenduan.
- Bisita gidatuak.


INFORMAZIOA

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoaren (Azpeitiko Julian Elorza kalea 8) jarduerari buruzko informazioa lortu nahi dutenek honako zerbitzu hauek dituzte:

- Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
- Faxa: 943 15 07 46
- Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
- Webgunea: www.euskotren.eus