ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Metro L3 (uztailaren 16an): zerbitzu berezia ‘Jennifer López’ kontzertua dela eta

Body

Uztailaren 16an BECen egingo den JENNIFER LOPEZen kontzertua dela eta, Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskiniko du metroko 3. linean, kontzertura doazenek itzultzeko erraztasunak izan ditzaten.

L3ko trenen ohiko ordutegia zabaldu egingo da, eta Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetarako ezarrita duen zerbitzua osatu egingo da, Casco Viejo/Zazpikaleak geltokiarekin dagoen loturari esker. Ohikoak baino sei zirkulazio gehiago eskainiko dira kontzertutik itzultzeko: hiru Kukullaga/Etxebarri - Matiko/Bilbao noranzkoan, eta beste hiru Matiko/Bilbao - Kukullaga/Etxebarri tartean.

Euskotrenek erabiltzaileei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileak dituzten geltokietara joan daitezke, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.

js-tarifas