Euskotrenek urriaren 27an trenen zerbitzu berezia eskainiko du Gernikako Azken Astelehena dela eta
Euskotrenek urriaren 27an bere ohiko trenen zerbitzua indartuko du, Gernikako Azken Astelehena dela eta. Joan-etorriak errazteko helburuarekin, egun osoan zehar tren bereziak ibiliko dira E4 Matiko – GERNIKA – Bermeo linean, eta horiek zerbitzua areagotuko dute jende gehien espero den ordu tarteetan.
Zerbitzuaren funtsezko ezaugarriak honako hauek izango dira:
- E4 Matiko – GERNIKA – Bermeo:
Matiko – Gernika – Bermeo tarteko tren-zerbitzuak 30 minutuko maiztasuna izango du egunaren zatirik handienean. Goizean, errefortzuko trenak ibiliko dira, eskariaren gehikuntzari aurre egiteko.
- E4 Bermeo – GERNIKA - Matiko
Bermeo – Gernika – Matiko tartean, ohiko zerbitzua 30 minuturo indartuko da puntako orduetan irteera bereziak eginez.
Institutuko geralekua zerbitzutik kanpo geratuko da egun osoan zehar. Era berean, goizeko 9:00etatik aurrera, Lurgorriko geralekua ere zerbitzutik kanpo geratuko da.
Zerbitzu berezi horren antolaketak aldaketa puntualak ekarriko ditu E1 (Matiko/Bilbao – Amara/Donostia) eta E4 (Matiko/Bilbao – Bermeo) lineetako trenen zirkulazioetan, eta, beraz, Euskotrenek gomendatzen die trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke eta 944 333 333 telefono zenbakira deitu.