Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du Inauteriak direla eta

Entradilla

Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du Inauteriak direla eta

Body

Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du otsailaren 13, 14 eta 17an, Inauterietako hainbat desfile direla eta. 

Aurreikusitako desfileak direla eta, tranbien zirkulazioa eten egingo da Arriagako eta Pio Barojako geralekuen artean, hurrengo egun eta orduetan (gutxi gorabeherako orduak, desfile horietan gerta daitezkeen aldaketen arabera):

• Otsailak 13, ostirala: 
 - Goizez: 10:30etatik 11:30etara.
 - Arratsaldez: 18:00etatik 19:00etara.

• Otsailak 14, larunbata:
 - Goizez: 12:30etatik 13:00etara.
 - Arratsaldez: 16:15etik 21:00etara.

• Otsailak 17, asteartea:
 - Arratsaldez: 19:30etik 20:40ra.

Ostiralean, hilak 13, (goizez eta arratsaldez), eta larunbatean, otsailak 14, eta asteartean, otsailak 17, zerbitzua eteten den bitartean, Bolueta-Arriaga tarteko zirkulazioek 15 minutuko maiztasuna izango dute, eta Pio Baroja-La Casilla tartean egindakoek, berriz, 12 minutuko maiztasuna.

Erabiltzaileek 944333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas