Segurtasun gomendioak

Euskotrenentzat segurtasuna ezinbestekoa da, horregatik egunero gai horretan lan egiten dugu. Gure trenetan, tranbietan eta autobusetan egiten diren ibilbideetan zehar, bidaiarien babesa bermatu nahi dugu.

Horretarako, segurtasuna hobetzeko zuen esku jarriko ditugu gomendio hauek. Helburu nagusia zerbitzuaren kalitatea hobetzea da eta gure garraiobideetan segurtasuna indartzea.

Ekipamendu publikoaren mantenuan lagundu, garraioaren erabilera eta bidaiarien joan-etorriak erraztu, lehentasuna errespetatu, lekua optimizatu eta segurtasuna arriskuan jar ditzaketen ekintzak ekidin. Horiek guztiak dira Euskotrenetik bultzatu nahi ditugun mezurik garrantzitsuenak.

 

Segurtasun gomendioak

  • Itxaron nasetako segurtasun linearen atzean, trenen igarotzea eta helduera. Erorketa arriskua murriztu eta sarrera/irteera arintzen du.
  • Sartu aurretik, geralekura iritsi diren bidaiariak irteten utzi.
  • Kontuz trena eta nasaren arteko tartearekin.
  • Ateen seinale akustikoa eta distiratsua entzutean ez saiatu sartzen ez irteten.
  • Ikusi seinaleak eta ohartu trena noiz datorren.
  • Nasetan, une osoan zehar haurrak kontrolatuta izan, ahal izanez gero eskutik oraindik txikiak badira.
  • Geltokian ezin da korrikarik egin, ezta patineteak, patinak, bizikletak, etab. erabili.
  • Geltokietan telefono mugikorra edo aurikularrak erabiltzeak beharrezko arreta galarazi dezake.