Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan

Entradilla

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan

Body

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren jarriko ditu zirkulazioan asteburuan (irailaren 5 eta 6). 

Lurrunezko trenaren denboraldia asteburu guztietan mantenduko da azarora arte, eta larunbatetan 12:00etan eta 17:30ean eta igandeetan 12:00etan irtengo da.

Museoaren ordutegia aste honetan honako hau izango da:

• Lanegunetan (asteartetik ostiralera): 10:00etatik 13:30era. 15:00etatik 18:30era.
• Larunbatetan: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
• Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik onenetako bat jarri du ikusgai bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak. Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzo osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen laginak ditu, baita munduko tren erlojuen bildumarik onenetakoak ere.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus

 

js-tarifas