Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak zirkulazioan jarriko ditu hiru bapore-tren hurrengo asteburuan

Entradilla

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak zirkulazioan jarriko ditu hiru bapore-tren hurrengo asteburuan

Body

Euskotrenen (Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa) Burdinbidearen Euskal Museoak zirkulazioan jarriko ditu hiru bapore-tren hurrengo asteburuan. Zerbitzu horiek azarora arte luzatuko den ohiko denboraldiaren barruan egongo dira. 

Bapore-trenak honako ordutegi hauetan irtengo dira museotik (Azpeitia-Gipuzkoa) Lasaora:

• Urriak 3, larunbata: 12:00etan eta 17:30ean.
• Urriak 4, igandea: 12:00etan.

Instalazioen irekiera-ordutegia honako hau izango da:

Asteartetik ostiralera (lanegunak):
Goizean: 10:00etatik 13:30era
Arratsaldean: 15:00etatik 18:30era

Larunbatetan:
Goizean: 10:30etik 14:00etara
Arratsaldean: 16:00etatik 19:30era

Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik):
Goizean: 10:00etatik 14:30era

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren-bilduma onenetako bat du erakusgai bere instalazioetan, eta mota guztietako ibilgailuak ditu: lurrunezko lokomotorrak, diesel bidezkoak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak. Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzo osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta trenean XIX. mendearen amaieratik erabilitako uniformeen laginak ditu, bai eta munduko tren-erlojugintzako bildumarik onenetako bat ere.

Informazio publikoa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77

• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus

• Webgunea: www.euskotren.eus

js-tarifas